Milimetroak

Milimetroak, ez Kilometroak, oraingo honetan. Badaezpada ere albistea entzuteko edo irakurtzeko aukera izan ez baduzu, hementxe duzu berria: Bilduk Maiatzaren 22an parte hartuko du hauteskundeetan. Hala erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalak duela 24 ordu baino gutxiago. Atzean utzi dugu Auzitegi Gorenaren epaia (ikus duela zenbait egun idatzitako komentarioa gazteleraz). Atzean ere geratzen dira Espainiako komunikabide ultrakonserbadoreen neurrigabeko erreakzio lotsagarriak (ikus behean adibide batzuk).

Hauteskunde eguna baino lehen promesaz, deiez, erasoz, erdi egiz, gezur osoz, etabarrez beteriko hiru aste dugu geure aurrean. Hori politikariei utziko diet. Baino atzokoak atsedena hartzeko aukera eman digu, segundu batzuetarako baino ez bada ere. Ez nengoen ziur hala bukatu behar zuenik, baina hala izan da, eta hori da garrantzitsua dena. Eta gero gerokoak.

El Abrazo, Juan Genovés, 1976

Ha sido por poco, por milímetros, pero finalmente Bildu estará en las urnas el próximo 22 de mayo. Atrás quedan ya la Sentencia del Supremo (ver nuestro comentario de hace unos días). Atrás quedan también las reacciones desmedidas y vergonzosas en la prensa de hoy en forma de editoriales y titulares: “El TC se cree a ETA”, ha dicho ABC, o “Una sentencia lamentable”, para La RazónLa Gaceta no defrauda, como era de esperar. Hay tanto material que es difícil ser selecto: Con un diáfano “el PSOE salva a ETA” basta para hacernos a la idea.

En fin, todo esto ya pasó. Ahora nos quedan 3 semanas de anuncios, reproches, promesas, medias verdades, mentiras enteras, etc. Eso se lo dejo a los políticos. Pero tengo que decir que lo de ayer es un alivio. Yo no las tenía todas conmigo, pero lo que importa es que así ha sido, aunque por poco, por milímetros. Lo dicho: un alivio.

K. C.

This entry was posted in En CASTELLANO, EUSKARAZ, Itxaropena, Puertas adentro and tagged , , , . Bookmark the permalink.

5 Responses to Milimetroak

  1. Jontxu says:

    Ipar magreb-eko mugimenduekin ez nuke konparatu ez horixe. Han egoera oso kritikoa da, sistemak ez direlako batere demokratikoak.

    Hemengo arazoa ez da hainbeste sistema demokratiko berarena, nire ustez. Azken finean, mendebaldeko herrialde guztietan daukagun demokrazia partizipatibo antzekoa daukagu (honi egin daitezkeen kritika guztiekin).

    Arazoa da demokrazia partizipatiboa zertan bihurtu den mendebaldeko herrialdeetan. 4 urtetik bozkatu eta listo? horrek “carta blanca” ematen die alderdiei? partitokrazia baten menpean gaude?

    Egoera hau areagotu egiten da Espainia mailan, bipartidismo exajeratu bat ezarrita dagoelako. Cánovas eta Sagasta-ren garaikoa dirudi. Eta Espainian zabaldu diren korrupzio kasuak, politikoak lasai-lasai berriz alderdien zerrendetan, botuak jasoz…

    Eta aldi berean, krisi ekonomikoa, defizit demokratiko izugarria duten Europako erakundeen boterea, mundu globalizatuan enpresek neurrigabe daukaten askatasuna, norbanakoaren pasabititatea eta indibidualismoa…

    Nik uste det Mendebaldeak daukan krisiarekin duela zerikusia mugimendu berri honek eta arabiar herrialdeena beste era batekoa dela.

    Edozein kasutan, zurekin ados nago, Koldo, zalantza asko ditut honek fundamentuzko eragin handirik izango ote duen…

    Gauzarik positiboena, nere ustez, Internet, sare sozialek eta egungo komunikabide modernoeek herritarrei ematen dieten bozgorailua.

  2. Dena den, kabreatuta egoteko arrazoi asko daudenez gero, mugimendu bat sortzeko ‘egoera objektibo’ baten aurrean gaudela esango nuke nik. Esan bezala, ea zer gertatzen den astelehenetik aurrera…
    Koldo

  3. Kaixo Jontxu
    Nik momentuz nahiko ‘momentuko zalaparta’ bezala ikusten dut. Ez dut uste hauteskunde hauetan eragin handirik izango duenik. PSOE eta IUren erantzuna oso ‘oportunista’ izaten ari dela uste dut. Baina nork daki hurrengo urteko hauteskundeetara begira… Agian oker nago, ez dakit, baina Egiptoko, Tunisiako eta gainontzeko iraultzekin ezin da konparatu (komunikabi batzuk egiten saiatzen ari diren bezala).
    Besarkada bana!
    Koldo Casla

  4. Jontxu says:

    Ados nago zurekin neurri handi batean, Iban.

    Oraingo honetan, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren ostean, espainiako eskubialdeak (batez ere muturrekoak) hartu duen jarrerak ezker abertzaleak askotan izandakoari gogorarazten dit.

    “Sistema politiko honek ez du balio”, “duela 30 urte egindako akordioa bertan behera geratu da”, “Auzitegi Konstituzionala ezabatu egin behar da” eta antzekoak entzun ditugu azken asteotan.

    Auzitegi Konstituzionalean legalizazioaren alde bozkatu zuten kideen argazkiak jarri zituzten telebistan (eskuin muturrekoa den telebista saio batean), terroristak bailitzan. Arrakasta handiko jurista, katedradun eta epaileak tartean daudela aipatu beharrik ez dago, en fin.

    Luze joko luke, eta luze xamar nabil jada, legalizazio eta ez-legalizazioaren arteko eztabaidan sartzeak, beraz ez naiz horretan sartuko. Hori bai, uste dut aukera paregabea daukala ezker abertzaleak behingoz politikagintza demokratikoan sartzeko eta, ondorioz, aukera ezinhobea irekitzen dela euskal gizartearentzat. Ea ez daukagun dezepzio berririk…

    Post hau amaitu aurretik, hala ere, honako gai hau mahaigaineratu nahi nuke:

    Zer iruditzen zaizue “15M” edo “DEMOCRACIA REAL YA” delako mugimenduari buruz? hauteskundeetan eraginik izan dezake? momentuko zalaparta txiki bat da edo aspalditik datorren atsekabeak azkenean herritarrengan ondorioa izan al du?

    Besarkada bat guztioi.

    Jontxu

  5. Iban says:

    Poztu ninduen atzoko konstituzionalaren erabakiak. Hainbat arrazoirengatik. Behingoagatik, eta aspaldi ez dugula izan, hauteskunde kanpaina normala (edo tipikoa esan beharko nuke?) izango dugu. Non denok arituko garen aurkera berdintasun batetan. Europan, eta XXI.mendean, hau sorpresa bat izatea, benetan tristea iruditzen zait. Baino beno, harira.
    Nion hainbat arrazoirengatik poztu ninduela. Hasteko, milaka euskotar euren aukera elektoralari bozka ematea galerazten duen erabaki judiziala aurkatu egin delako, politikan partehartzea babesten duen eskubide konstituzionala bermatuz Bilduko kideei. Bestalde alderdi “konstituzionalistek” (besteok ez algara konstituzionalistak?) batez ere PP-k bere kontraesanak argitara atera ditu. Ez al ziren ba erabaki judizial guztiak errespetagarriak? Erabaki judizialak onartu egiten dira eta kitto, ala? Bada, bakarrik arrazoia ematen zaienean, antza. Baino beste aldetik ere badago zer esanik. Ilegalizazioa onartu zuen erabakia, Gorenarena, erabaki politiko orkestratua izan zen. PP-PSOEren kanpaina antolatu bat. Aldiz, ilegalizazioa ezerezten duen erabakiak, ez du, Bildurentzat, inongo konponente politikorik. Neurtzeko bi erregela erabiltzen dituzte biek ala biek. Baina poztu egin nitzen. Izan ere, behintzat datorren legealdi honetan, ez da egongo (Jaunak nahi badu) presiorik “zinegotzi lapurrei” (EAko asko horien artean), ez poltronerorik (antza batzuk hauteskundeetara aurkeztu nahi dute baino ez hautatuak izan…), ez Ezker Abertzaleak jaso duen jazarpen antidemokratikoa arrazoi delarik inongo biktimismorik. Denak berdintasunean, eta batzuk eta besteek nahi badute, pakean. Hala Bedi.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s