Urtebete giza eskubideak testuinguruan jartzen

Gaur betetzen da blog honen lehenengo urtebetetzea. 2010eko azaroaren 9an, honela azaltzen genuen proiektu honen zeregina:

Giza eskubide komunitateak giza eskubideak testuinguruan jarri behar ditu. Honek eskubide hizkuntza eta tresnak erabiltzea eskatzen du krisi hauen eraginak aldatzeko edo, bestela esanda, krisialdia abagune politiko bihurtzeko.

Ez dugu giza eskubide atzeraldian bizitzeko arriskuan ibiltzerik. Esaldi bakar batean, hauxe da Eskubideak Testuinguruan proiektuaren xedea.

Urte honetan, Eskubideak Testuinguruan-ek 11.340 bisita jaso ditu. Gaurkotasunezko gaiak lantzen dituzten 79 artikulu argitaratu ditugu. Gaien artean Wikileaks, Udaberri Arabiarra (Egipto, Libia edo Maroko eta Mendebaldeko Sahara, besteak beste), Osama bin Ladenen heriotza, Espainia, Europar Batasuna eta Estatu Batuen kanpo politika edota itxaropena aldatzen ari den Euskadin aipagarriak dira. Egungo krisialdiaren eta diskurtso politiko hegemonikoaren eragin kaltegarriak ere aztertu ditugu. Abuztuan Herbeheretan egindako Amnesty Internationalen munduko asanbladaren parte hartzeko aukera izan nuen, eta baita handik idazteko aukera ere (tagAmnistía Internacional’ eta asanbladaren bloga).

Eskubideak Testuinguruan blogaren presentzia Interneten finkatu nahi dut hurrengo urtean. Blog honen helburuen artean partehartzaile ezberdinez elikatutako proiektu bat izatea da. Hemendik aurrera, giza eskubideei buruzko adituen eta ekintzaileen ekarpen gehiago jasotzea espero dut. Interneten dauden sare sozialetik etekin handiena eskuratzen ere saiatuko naiz. Eskubideak Testuinguruan Facebooken jarrai dezakezu. Twitteren jarrai nazakezu ni.

Ezin dut ukatu azken urte honetan blog honetan argitaratu ditugun artikulu gehienak ingelesez zein gazteleraz idatzita daudela. Tamalez, euskarak ez du merezi duen arreta izan. Hurrengo hilabeteotan, euskarak blog honetan agerpen nagusiago bat izatea espero dut. Giza eskubideei buruz idatzi nahi duen pertsona oro gonbidatzen dut euskarazko testuak bidaltzera.

Urtebete pasa eta gero, Eskubideak Testuinguruan blogaren helburua eta zentzua ez da funtsean aldatu. Giza eskubideak inoiz baino beharrezkoak dira gaur. Krisiaren aurrean, ekintza eta erantzun berriak eta konstruktiboak behar ditugu. Horrek giza eskubideen papera testuinguruan jartzea eskatzen du errealitate politiko, kultural eta ekonomikoaren aurrean. Blog honek bere ekarpen txikia egin nahi du.

Koldo Casla

Eskubideak Testuinguruan blogaren editorea

rightsincontext(arroa)yahoo(puntu)com

This entry was posted in EUSKARAZ, Other and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s