“Giza eskubideak krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa” ARARTEKOAren azterlana

IKUS AZTERLANA HEMEN

Behar-beharrezkoa da esanahiz janztea ordezkari politikoek behin eta berriz aipatu izan duten giza eskubideekiko konpromiso hori. Diskurtsoaz harago, giza eskubideen alde irmoki egiteak hainbat inplikazio praktiko dakartza berekin, eta botere publikoek bere egin beharko lituzkete inplikazio horiek, beren konpromisoei leial izateko.

“Giza eskubideak krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa” izeneko azterlan berrian Arartekoak gogoeta egiten du politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruan.

Berdintasuna eta bereizketarik eza, unibertsaltasuna, banaezintasuna eta eskubide guztien arteko mendekotasuna, eta konponketa, parte hartze aktiboa eta informazioa eskuratzeko funtsezko eskubideak oinarritzat hartuta, Arartekoak hainbat gomendio praktiko aurkezten dizkie botere publikoei:

  • Funtsezko eskubideen lege-garapenak giza eskubideen nazioarteko Zuzenbidearen parametro bermatzaileenekin bat egin behar du.
  • Politika publikoek berdintasuna bermatu behar dute, berdintasuntzat gaitasun eta autonomia pertsonalak eta gizarte demokratiko baten balio egituratzailea hartuta.
  • Gizarte-politikak eta zerbitzuak beharrezko tresnak dira pertsona guztiek dagozkien eskubide sozioekonomiko guztiak eskuratu ahal izan ditzaten, eta garapen ekonomikorako, enplegu-sorkuntzarako, oparotasunerako eta gizarte-kohesiorako iturri ere badira.
  • Beharrezkoa da botere publikoek datu bereiziak ematea, kolektibo sozial guztiek eskubide sozioekonomikoak zenbateraino lortu eta gozatzen dituzten ebaluatzeko.
  • Betiere botere publikoek frogatu behar dute, giza eskubide ebaluaketen bitartez, eskubideen gozamenean egindako murrizketak justifikatuta daudela, eskubide sozioekonomikoen argitan eta erabilgarri dauden baliabide guztiak erabili direlako.
  • Eskubide zibilak (batez ere, biltzeko eskubidea eta elkartzeko eskubidea) botere publikoek giza eskubideen inguruan dituzten betebeharrak beteko dituztelako berme dira herritarrentzat.
  • Pertsona orok informazio xehatu eta garrantzizkoa izan behar du eta modu esanguratsuan eta berdintasun-baldintzetan parte hartu ahal izan behar du hari eragiten dioten erabakietan.

Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema onbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubideen bizkar. Ekaitza denean baliarazi behar dute botere publikoek herritarren premiei erantzuteko lidergoa.

Oraintxe da garaia erabakitzeko osasuna, etxebizitza, hezkuntza edo ideiak jendaurrean adieraztea eskubideak ote diren edo ekonomiaren oparoaldietarako erreserbatutako pribilegio hutsak diren.

ARARTEKO

@Ararteko

This entry was posted in EUSKARAZ, Human Rights and Social Justice and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s