Gobernuko ordezkariari ez zaizkio pailazo hauek gustatzen

Duela aste batzuk Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuko ordezkaria Euskadin, EITBko zuzendariari gutun bat bidali zion euskal telebistak Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik eskaini ez zezan eskatuz “ETA erakunde terroristako presoak” babesten dituztelako. Bideo honetan esaten dutenarengatik izan zen:

EITBren erantzuna ez dut ezagutzen. Erantzun ote duten ere ez dakit. Niri iritzea zein den azaltzeko esaldi labur batzuk idatzi baino ez dut nahi egin.

Bideoan Pirritx eta Porrotxek ETAko presoekiko elkartasuna erakusten dute. Euskadin bizi izan dugunaren historiari buruzko proiekzio guztiz partziala egiten dute, kartzelan dauden pertsonak errugabe izango balira bezala. Ni ez nago ados. Ez nator dispertsioarekin eta Parot doktrinarekin bat eta Estrasburgoko auzitegiak azken hau laster bertan behera uztea espero dut, baina Euskadiko independentzia lortzeko hil, bahitu, mehatxatu eta hau burutzeko lagundu duenak justiziaren eta gizartearen aurrean erantzun behar du.

Honetaz gain, demokratikoa eta askea den gizarte batean bizi nahi dut, non bi gizon beraien iritzia askatasun osoz adierazi dezaketen. Pirritx eta Porrotxen iritzia ez dut nirea egiten, baina bi pailazo hauek telebistatik kanpo uzteko ez da nahikoa. Beraien sesioak beste irizpide batzuen arabera neurtu behar dira: umeentzako entretenigarriak eta didaktikoak diren ala ez, hain zuzen. Pirritx eta Porrotxek beraien diskurtsoa euskal umeen buruetan sartzeko euskal telebista publikoaz baliatuko balira, ezberdina izango litzateke balorazioa, baina Urquijok berak ez du hau adierazteko frogarik. Gizarte demokratiko eta liberal normal batean hauxe bera esateak Pernandoren egia izan beharko luke, baina momentuz Euskadi ez da maila horretara iritsi. Voltaire-k berak esan zuen bezala, esan edo pentsatzen duzunarekin ez nago ados, baina gauza hura esan edo pentsatu ahal dezazun borrokatzeko prest nago. Aho guztietan dagoen “normalizazio” hitza errealitate bihurtzeko puntu honetan esfortzu handiago bat egin beharko dugu.

Koldo Casla

@koldo_casla

This entry was posted in EUSKARAZ, Itxaropena and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s