Legezkoa – De ley

Lo nengoela, ordu ezberdintasuna dela eta, ‘ezker abertzale’ izenekoak bere proiektu politiko berriaren aurkezpena egin du. Rufi Etxeberriak honako hau esan du: “Ezker Abertzalea helburu politikoak eskuratzeko indarkeriaren edota mehatxuaren erabileraren aurka azalduko da, eta erabilera hori errefusatuko du, hor barnean kokatzen da ETAren indarkeria ere, zein nahi delarik hartuko lukeen forma”. Etxeberriaren hitzetan, “proiektu politiko eta antolamendu berri bat bultzatu nahi dugu, aurretik izan ditugun ereduekiko inflexio eta gainditze abiapuntua izateko”.

Ezker abertzaleak berandu iristen dela jakin behar du. Berandu ez bakarrik; gaizki ere bai, bere atzerapenak euskal gizartea zauritu baino ez baitu egin. Honako hau ez dio Alderdi Popularra, PSOE, EAJ, Espainiar Gobernua edota Eusko Jaurlaritzak esan behar. Euskal gizarteak esan beharko dio. Gizarte demokratiko batean, alderdi guztiek hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea da normala. Salbuespena gainerakoa da. 2002tik aurrera, Alderdi Politikoen Lege Organikoak Batasunaren ilegalizazioa bahimendu du. Ilegalizazio honek Auzitegi Konstituzionalaren (2003) eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren (2009) berrespena jaso zuen. Continue reading “Legezkoa – De ley”

Advertisements

Gertuago – Más cerca

(en castellano, abajo)

ETAk “nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du”. Espainiako Gobernuak eszeptizismoz hartu du agiria, eta Alderdi Popularraren eszeptizismoa are handiagoa da. Ez litzateke ETAk gure ametsak zapuzten duen lehenengo aldia. Dena den, honen bitartez itxaropenaren aldeko deialdi bat luzatu nahiko nuke. Batzuk, batez ere Euskal Herritik kanpo, ETAk erahiltzeari eta estortsio egiteari uko egitea baino ez dute espero. Ulertzekoa da. Haatik, gu euskaldunontzako ETAren behin betiko desagerpenak zeregin itzel bati emango dio hasiera. Euskadik biolentzia pairatu du azken 80 urtetan (Frankismoa eta ETA demokrazia aroan elkartzen baditugu). Zauri asko sendatu, abeniko-giroa sortu eta bakea eutsi behar dugu. ETAren desagerpena eta bakearen etorrera gertuago daude. Egon gaitezela prest esfortzu nagusi erraldoia elkarrekin egiteko.

Continue reading “Gertuago – Más cerca”

Zer dugu euskaldunok behar?

Eguberria gaur. 2010. urtea ia bukatzear dago, eta oraindik aurtengoa ‘Itxaropenaren urtea’ bezalakoa ezagutukoa dela uste dut. Gabonetako egun hauek etxean, Donostian, pasa ditut. Jendearekin hizketan egon naiz, ETAren bukaera, maiatzeko hauteskundeak, Partiduen Legea, eta gainontzeko gaiei buruz.  Honetaz aparte, Alain Touraine-n modura, kalean ‘eseri’ eta jendeari begira egon naiz. Azaroan El Follonerok egindako ‘ikerketa’ egitea benetan gustatu zitzaidakeen, baina ezin.

Nire inpresio kontrajarri guztien gainetik, kezka bat nabarmentzen da. Euskaldunok gure ‘kontu’ honekin nazkatuegi gaudela beldur naiz. Urte gehiegi daramagu ETAren ‘problema’ honi konponbidea bilatzen. Aukera dexente izan ditugu iraganean, eta guzti-guztiek egin dute porrot, Euskal Herriaren ezbeharra gizenduz eta gu denon nekea handituz. Nire kezka hauxe da: Urte batzuk barru, bakearen tranzisio honetan gizartearen papera garrantzitsua ala baliogabekoa izan zela esango al dugu? Jakin ez dakigu zeintzuk ari diren hizketan eta zeintzuk hitz egin behar duten etorkizun labur batean, baina kontua niretzako hauxe da: Zer eskatuko du gizateak? Zeintzuk defendatuko dituzte giza eskubideak senidetutako euskal gizarte berrian? Nabarmenduko al dute solaskideek gizartearen presioa?

Momentuz ez du ematen gizartearen ahotsa soinu handirik egiten ari denik. Egun batzuk gehiago ditut Donostin oraindik. Ea nire iritziak konfirmatu edo nolabait moldatzen diren.

Itxaropentsuago ala nekutuago sentizen al zara? Zure ustez, zer dugu behar bakea eta benetazko askatasuna gauzatzeko? Hemen eskaintzen dizugu iritzi librea islatzeko aukera. Aprobetxatu ezazu!

Koldo Casla

Eskubideak Testuinguruan

Rights in Context with Copyleft – Derechos en Contexto con Copyleft – Eskubideak Testuinguruan Copyleft-arekin

ENGLISH:

Unlike the traditional legal recognition of intellectual property, Rights in Context subscribes the alternative of COPYLEFT promoting thereby the free reproduction and distribution of the content in this web site.

Every post published in Rights in Context has an ‘ATTRIBUTION’ license.

image

 

This license lets others distribute, remix, tweak, and build upon your work, even commercially, as long as they credit you for the original creation. (From Creative Commons).

See a brief description of Coypleft here (Wikipedia).

Ver una presentación del significado de Copyleft aquí (Wikipedia).

 

ESPAÑOL:

Frente a la regulación tradicional de los derechos de propiedad intelectual, Derechos en Contexto se suma a la alternativa del COPYLEFT, en aras de promover la libre reproducción y distribución de los contenidos en esta página web.

En concreto, los artículos publicados en Derechos en Contexto están sujetos a una licencia de ‘ATRIBUCIÓN’ o ‘RECONOCIMIENTO’.

image

 

Esta licencia permite la distribución y alteración del texto por parte de terceras personas, incluso de manera comercial, siempre y cuando se reconozca su autoría.

Ver una presentación del significado de Copyleft aquí (Wikipedia).

 

EUSKARAZ:

Jabetza intelektualaren araudi tradizionalari kontrajarririk, Eskubideak Testuinguruan-ek COPYLEFT ekimenarekin bat egin nahi du, web orri honetan jasotako edukiaren erroprodukzioa eta distribuzioa bultzatzearren.

Honez gero, Eskubideak Testuinguruan-en publikatutako artikulu guztiek ‘AINTZATESPEN’ lizentzia dute.

image

 

Lizentzia honek testuen distribuzioa eta aldaketak baimentzen ditu edozein ustiapen motan ere, egilea aintzat hartzearen baldintzarekin baino ez.

Copyleft-aren esanahiaren aurkezpena hemen aurki daiteke (Wikipedia).